Ezagutu gaitzazu
Samu erakundea Carlos Álvarez Leiva Doktore Jaunak fundatu zuen 1981ean, horrela osasun estaldurako dispositiboak prestatzen dituen enpresa modura bere ibilbideari bidea eman eta handik urte gutxira anbulantzia medikalizatuekin (UVI-mugikorrak) hasteko. Izan ere, Samu Espainiako larrialdi zerbitzu zaharrena da, gure herrialdean UVI-mugikor bat inportatu eta abian jarri zuen lehenengo enpresa izan baitzen.
Ondorengo bi hamarkadetan, Samu urgentzia eta larrialdietako osasun zerbitzuen puntako erakunde hala nola Larrialdietako Eskola bezala finkatuz joan zen. Laurogeigarren hamarkadatik, osasun esparru profesionaleko ehunka pertsona prestatu dira.
2005etik aurrera, Samu erakundeak bere jarduera gizarte ekintzaren alorrerantz zabaldu zuen, Hirugarren Adina, Etorkin Adingabeak, Desgaitasun Intelektuala eta Jarrera Nahasmenduak, Bat-bateko Kalte Zerebrala, Adingabe Babesgabeak eta Osasun Mentala sektoretan kolektibo ahulen arretarako zerbitzuen sorrerari bidea emanez, Dya Unitateko zerbitzuak, Egoitzak, Etxebizitza Babestuak, Larrialdiko Aldi Baterako Harrera Unitateak eta azkenik, Laguntza Bereziaren Heziketa Beharrak dituzten ikasleentzako Eskola Babesa eta Laguntza Zerbitzua bezalako zerbitzuak eskainiz.