Lege-oharrak

Datu identifikatzaileak

Webgune honen titularra SAMU S.A., da. Helbidea: Américo Vespucio Etorb., z/g,  Cartuja eraik., E Blokea, 7,8, 9 Lokalak 41092 Sevilla, eta I.F.K.: A-41461781. Informazio gehiago eskuratzeko kontaktatu gurekin ondorengo telefonoan: 954 46 10 10.

Erabilera baldintzak

ERABILTZAILEA www.samu.es guneko edukiak eta zerbitzuak behar bezala erabiltzera konprometitzen da; inoiz ezin izango dira legez-kontrako jardueretarako edota ordena publikoa, defentsa nazionala edo osasun publikoa arloen kontra egiteko erabili.

ERABILTZAILEAK edukien eta zerbitzuen inguruan egiten duen erabilerak betiere aurreko paragrafoan adierazitako printzipioak errespetatu beharko ditu.

ERABILTZAILEA espresuki baimenduta dago webgunean barne hartutako informazio guztia ikusteko, hala nola bere sistema informatikoetan horren erreprodukzio pribatuak egiteko, betiere eduki horiek bere erabilera esklusiborako izaten direnean eta jarraian hirugarrenengana helarazten ez direnean.

Jabego intelektuala eta industriala

www.samu.es webgunearen orrialdetan barne hartutako jabego intelektual eta industrialaren eskubideak, bere diseinu grafikoa eta kode informatikoak hala nola izen komertzialak, markak eta ikur bereizleak SAMUren titulartasunari dagozkio, horietan beste titular bati dagozkiola adierazten denean izan ezik. Bere titularrek espresuki baimendu gabe eginiko edukien erreprodukzio, banaketa, merkaturatze edo eraldaketa orok, Legeak babestutako jabego intelektual eta industrialaren eskubideak urratzea ekarriko du.

SAMUren eskubidea da dagozkion ekintza administratibo, zibil edo penalak gauzatzea, ERABILTZAILEAK eskubide hauek urratzen dituenean.

Berme eta erantzukizunen bazterketa

www.samu.es webguneko orrialdeen sarbidea eta erabilera ERABILTZAILEAREN erantzukizun bakar eta esklusiboaren eraginpean gauzatuko dira.

SAMU S.A. ez da arduratuko elaborazio propioari ez dagozkion informazioen zehaztasun, egiazkotasun eta indarraldiaz, eduki horiek berarekin zerikusirik ez duten hirugarrenen informazio-iturrietatik etortzen direnean. Zentzu horretan, SAMUri dagokio zerbitzu propioez eta zuzenean berak sortutako edukiez arduratzea, betiere horiek SAMUren marka edota jabego intelektual edo industrialaren Copyright bereizgarriarekin identifikatzea zainduz.

Itzulpena ingelesera

Webgune honetan ingelesez eskuragarri dagoen informazio eta dokumentazio guztia informazio xedetarako soilik ematen da. Ingelesezko bertsioa eta gaztelaniazko jatorrizko bertsioa bat ez datozen kasuan, azken honen bertsioa lehenetsiko da.

Datu pertsonalen babesa

SAMU S.A.-ri zure segurtasuna axola zaio. Horregatik, SAMU bere www.samu.es webguneko ERABILTZAILE bezala ematen dizkiguzun izaera pertsonaleko datuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeaz arduratzen da, Datuak Babesteko Araudi Orokorrean (2016/679 EB Araudia) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatua betetzea zainduz.
Datu pertsonalen bilketaren eta tratamenduaren helburu bakarra da, ERABILTZAILEAREN datuak biltzen dituen webguneko formulariotan beste zerbait adierazten denean izan ezik, ERABILTZAILEAK SAMU erakundeari webgunearen bidez eginiko kontsulta, produktu edo zerbitzuen kontratazio, enplegu eskarietan emandako informazioa kudeatzea, webgunearen erabilera baldintzen konplimendua kontrolatzea eta gure lege obligazioak betetzea.

Webguneko formulariotan ERABILTZAILEARI eskatzen zaizkion datuak derrigorrezkoak izango dira, dagokion formularioan aurkakoa adierazten denean izan ezik. ERABILTZAILEAK derrigorrezko datuak ematen ez dituenean, SAMU erakundeak dagokion formularioa ezin izango du bideratu.

Eskuratutako datuak SAMU erakundeak une bakoitzean indarrean dagoen araudiari jarraiki onartutako segurtasun eta pribatutasun politikaren neurrien eraginpean daude.

Eskarian izaera pertsonaleko datu pertsonalak adierazi behar direnean, beste pertsona fisiko batzuekin zerikusia dutenak, erabiltzaileak, horiek sartu baino lehenago, haiek klausula honen edukiaz informatu beharko ditu, Datuak Babesteko Araudi orokorraren 13. artikuluan xedatuari jarraiki (2016/679 EB Araudia).

Datuak Babesteko Araudi Orokor horretan xedatuaren arabera, une orotan zure datu pertsonalen sarbide, zuzentze, ezabatze, oposizio eta eramangarritasun eskubideak bete ahal izango dituzu, goian adierazitako SAMU S.A.-ren helbidera idatzi bat zuzenduz, zure NAN edo Pasaportearen kopia erantsita, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan aurreikusitako baliabideak direla medio, zeinen bidez izaera pertsonaleko datuak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren Garapen Araudia onartuko den.